Lege-oharra eta pribatutasun-politika
1. SARRERA
2. ERABILTZEKO BALDINTZAK
GOILASERek bere webgunea argitaratu du izan ditzakeen bisitariek enpresak eskaintzen dituen produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioa, nahiz bere jarduera-sektorearekin zerikusia duen informazio orokorra, errazago eskuratzeko.
Erabiltzaileak webguneko edukiak eta zerbitzuak behar bezala erabiltzeko konpromisoa hartzen du, eta inola ere ezingo ditu legearen edo ordena publikoaren, defentsa nazionalaren edo osasun publikoaren kontrako jardueretarako erabili.
Erabiltzaileak webguneko informazio guztia ikusteko baimena du, bai eta informazio hori bere sistema informatikoetan erreproduzitzekoa ere, baldin eta eduki horiek berak bakarrik erabiltzeko badira eta, ondoren, ez badizkie hirugarrenei lagatzen.
Berariaz debekatuta dago sarbide-eskubidea merkaturatzea.
3. ERANTZUKIZUNA
GOILASERek ez du bere gain hartuko webgune honetan sartzeak edo bertako edukiak erabiltzeak eragin ditzakeen kalte edo galeren erantzukizunik.
GOILASERek bere webgunean argitaratutako informazioa zehatza izateko eta eguneratzeko ahalegina egingo du.
GOILASERek hirugarrenenak diren eta/edo hirugarrenek kudeatzen dituzten guneen estekak ditu bere edukietan, eta horien helburua Internet bidez eskura daitekeen informaziorako sarbidea erraztea da.
GOILASERek ez du bere gain hartuko webgune honen edukietan eta kanpoko edukietan estekak izatearen erantzukizunik. Esteka edo aipamen horiek informazioa ematea beste helbururik ez dute, eta inola ere ez dute adierazten GOILASERen eta eduki horien egileak eta/edo kudeatzaileak edo horiek dauden guneen titularrak diren pertsonen edo erakundeen arteko laguntza, onespen, merkataritza edo bestelako harremanik.
Konexio horiek sartzeak ez du inplikatzen konektatutako erakundeekin nolabaiteko elkarte edo parte-hartze harremanik. GOILASERek eskubidea du webgunerako sarbidea edozein unetan ukatzeko, eta ez du bere gain hartuko datu pertsonalen erabilpenari edo edukiari buruzko inolako erantzukizunik.
4. DATU PERTSONALEN BABESA
GOILASERek datu pertsonalak babesteko araubidea zorrotz betetzeko konpromisoa hartuta du. Hori dela-eta, gure Pribatutasun Politika eguneratu dugu araubide berrira egokitzeko eta zure eskubideetan eragina duten aldaketen berri emateko.
2016/679 EB Erregelamenduak bateratzen du datuen babesaren arloko Europar Batasun osoko legeria, eta datu pertsonalen titularrak diren pertsona fisikoen babesa areagotzen du, horien gainean kontrol handiagoa emanez.
Erabiltzaileak hitzematen du arretaz irakurriko duela Pribatutasun Politika hau, GOILASERek, bere datu pertsonalak babesteko eta datu horietara sarbidea izan lezaketen hirugarrenekin dituen harremanak hobeto ezagutzeko, hartutako neurrien eta arauen berri izateko.
Gure webgunea erabiltzean, Pribatutasun Politika hau, gure Cookien Politika eta gure Lege Oharra irakurri eta ontzat eman dituzula onartzen duzu.
4.1 Zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna
Hauek dira tratamenduaren arduradunarekin harremanetan jartzeko datuak: GOILASER TEAM SL (aurrerantzean, GOILASER), IFZ B70933320 eta helbidea Intxausti Industrialdea, 14 J-K-L pab., 20215 Zegama (Gipuzkoa).
4.2 Zure datu pertsonalen tratamenduaren helburua
GOILASERek, bere ohiko jardueran, honako bide hauetatik eskuratzen ditu datu pertsonalak: posta elektronikoa, paper-formatuko edo formatu elektronikoko formularioak eta/edo galdetegiak, zerbitzuen kontratuak eta bere negozio-sektorearekin zerikusia duten azokak eta ekitaldiak.
Guk tratatzen ditugun datuak identifikazio-datuak (irudia barne dela), enpleguari buruzko datuak, datu akademiko eta profesionalak, helbide elektronikoak, merkataritza-informazioa eta gure jarduerarekin lotutako datu ekonomikoak eta finantzarioak dira.
Datu pertsonalak honako helburu hauekin tratatu daitezke: GOILASERekin merkataritza eta kontratu harremana izateko, produktu eta zerbitzu berriei buruzko informazioa emateko, GOILASERi buruzko informazioa duten newsletter, buletin eta merkataritza-jakinarazpenak bidaltzeko, bezeroei gogobetetasun-inkestak egiteko, hornitzaileen homologaziorako eta lanpostu baterako hautagaiak hautatzeko.
Lanpostuetarako hautagaitzak izapidetzeari dagokionez: GOILASERek bere webgunean erabiltzailearen esku harremanetarako jartzen dituen posta elektronikoaren kontuen bidez edo erabiltzaileak betetzen dituen formularioen bidez emandako datuak izango ditu.
Kasu horietan, berariaz hautaketa-prozesuetako hautagaientzat den Pribatutasun Politika ezarriko du, eta web-orriko Pribatutasun Politika osagarria izango da. Datu horiek soilik tratatuko dira erabiltzaileak GOILASERekin elkarreragiten duenean enplegu-eskaintzaren batean, webgunearekin elkarreragiten duenean datu pertsonalak emateko eskatzen zaionean eta webgunearen funtzionalitate batzuk erabiltzean.
4.3 Legitimazioa
GOILASERek honako lege-oinarrietako batean oinarrituta tratatu ditzake datu pertsonalak:
Kontratu bat betetzeko beharrezkoa denean edo GOILASERen interes legitimoan, eta hori gertatuko da web-orrian nabigatzen denean edo informazio-kontsulta bat egiten denean, bai eta informazio kontsulta eta eskaera jakinak egiten direnean ere edo erabiltzaileak informazio-buletinak, newsletter buletinak edo antzekoak harpidetzen dituenean web-orriaren bidez.
Erabiltzaileak baimena ematen duenean, bereziki hautaketa-prozesuetarako hautagaitzak izapidetzeko. Kasu horietan erabiltzaileari jakinaraziko zaio bere baimena behar dela, eta baimen hori datuak tratatu aurretik eman beharko da.
Lege-betebehar bat betetzeko beharrezkoa denean.
4.4 Datu pertsonalen hartzaileak
Informazio pertsonala zein helbururekin biltzen den kontuan hartuta, honakoak izan daitezke hartzaileak, bereizi gabe:
Hautaketa-prozesuetako hautagaitzak, informazio eskaerak eta kontsultak edo informazio-buletinen edo newsletter buletinen harpidetzak kudeatzeaz arduratzen diren GOILASEReko langileak.
Erakunde eta agintari publikoak eta epaitegiak eta auzitegiak, datuak ematea nahitaezkoa denean.
4.5 Interesdunen eskubideak
Tratamenduaren arduradunak hitzematen du datu pertsonalen konfidentzialtasuna errespetatuko duela eta erabiltzaileei euren eskubideak betetzea bermatuko diela. Eskubide hauek ditu erabiltzaileak:
1. Bere datu pertsonaletan sartzekoa,
2. Okerrak diren datuak zuzentzea eskatzekoa edo, hala badagokio, datuak ezereztea eskatzekoa, besteak beste, datuak jada ez direnean beharrezkoak bildu zirenean zeuden helburuetarako,
3. Egoera jakinetan, interesdunek (i) datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango dute, eta kasu horretan erreklamazioak formulatzeko eta aldezteko bakarrik gordeko ditugu; eta (ii) bere egoerarekin zerikusia duten arrazoiengatik, eurei buruzko datuen tratamenduaren aurka egin ahal izango dute.
4. Datuak transferitzeko eskubidea.
5. Aurretik emandako adostasuna nahi duenean kentzeko eskubidea, eta horrek ez du inolako eraginik izango adostasuna kendu aurreko tratamenduaren zilegitasunean.
Datuak ezerezteko, datuen aurka egiteko eta datuak mugatzeko eskubideak erabiltzen dituzunean edo zure adostasuna kentzen diguzunean, GOILASERek datuak tratatzeari utziko dio, nola eta ez duen egiaztatzen interesdunaren interes, eskubide eta askatasunen gainetik arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo erreklamazioak formulatzeko, egikaritzeko edo aldezteko.
Eskubide horiek guztiak erabili ahal izateko, guregana jo ezazu honako helbide hauen bidez: GOILASER TEAM SL, Intxausti Industrialdea, 14 J-K-L pab., 20215 Zegama (Gipuzkoa); edo info@goilaser.com helbide elektronikoa.
Bestalde, zure eskubideez arduratzeko moduarekin ados ez bazaude, erreklamazioa jarri ahal izango duzu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoaren aurrean, honako web-orri honen bidez: www.agpd.es.
4.6 Datuak gordetzeko epea
Hornitzaileen, bezeroen, laguntzaileen eta langileen kasuan, zure datuak gurekin duzun kontratu-harremanak irauten duen denboran gordeko ditugu.
Hautaketa-prozesuen kasuan, eta prozesuak irauten duen denboran, CVa interesatzen bada, eta interesdunari aurretik jakinarazita, GOILASERek gehienez urtebetean gorde ahal izango du, eta epe hori amaitzean ezereztu edo ezabatu egingo du.
4.7 Segurtasun-neurriak
GOILASERek jakitera ematen dizu datuak lapurtzea, aldatzea edo datuetan baimenik gabe sartzea eragozteko beharrezko neurriak hartzen dituela, honakoak kontuan hartuta: eskuera duen teknologia eta aplikazioen kostua, eta tratamenduaren ezaugarriak, helmena, testuingurua eta helburuak, bai eta pertsona fisikoen eskubide eta askatasunetarako arriskuak ere, dituzten probabilitate eta larritasuna dituztela ere.
Zerbitzuak azpikontratatzen baditu, tratamenduaren arduradunak arrazoizko neurri tekniko eta antolakuntzakoak hartuko ditu dauden arriskuen araberako segurtasun-maila bermatzeko, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 32. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Tratamendu-eragiketen eraginaren ebaluazioak ere egiten ditugu, pertsonen eskubide eta askatasunentzat arriskua izan dezaketela uste badugu, konfidentzialtasuna urratzea eragozteko beharrezko eta dagozkion neurriak ezartzeko helburuarekin.
COOKIES
Cookien gure politika ezagutzeko, jo ezazu web-orriko cookien politikaren estekara (http://www.goilaser.com/politica-cookies/)
JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA
www.goilaser.com domeinuaren jabea GOILASER da, eta bere helbidea Intxausti Industrialdea, 14 J-K-L pab., 20215 Zegama (Gipuzkoa) da.
Webgunea eta eduki guztiak, esate baterako, eta adibide moduan, testuak, irudiak, kodeak, markak, izen komertzialak eta bestelako edozein material, GOILASERren edo horiek erabiltzeko baimena eman duten hirugarrenen jabetzakoak dira. Webgunearen erabiltzaile izateak ez du inplikatzen inola ere eduki horiek eta horien eskubideak lagatzea.
Hemen hedatutako informazioa eta elementuak Jabetza Industrialari eta Intelektualari buruzko Espainiako eta nazioarteko legeek babesten dituzte, eta debekatuta dago, beraz, horiek erreproduzitzea, banatzea eta publikoki komunikatzea GOILASERek berariaz baimendu gabe.
JURISDIKZIOA
GOILASERek eta erabiltzaileak, webgunean sartzearen edo webgunea erabiltzearen ondorioz arazoren bat izanez gero, dagozkien epaitegi eta auzitegietara joko dute, eta uko egiten diote bestelako edozein forutara jotzeari.