LASER EBAKETA

Gure ezagutza metatua

20 urtetik gora daramatzagu laser bidez ebakitako txapazko edo hodizko piezak eskatzen dituzten Estatuko nahiz nazioarteko enpresei erantzuna ematen. Teknologia horri eta gure esperientziari esker, irtenbiderik onenak eskaintzen ditugu doitasunaren, moldakortasunaren, kostuaren eta azkartasunaren ikuspegitik.

Ahalik eta bermerik eta fidagarritasunik handiena eskainiz lan egiten dugu, beraz, sektorerik zorrotzenetan, besteak beste, automobilgintzan, aeronautikan, ekipo-ondasunen sektorean, tren-industrian eta energia berriztagarrien eta elementu jasotzaileen sektorean.

Materialak, kalitateak eta dimentsioak

Materialak eta lodierak

  • Karbono-altzairua, 0.5mm-tik 25mm-ra arteko lodierakoa
  • Altzairu herdoilgaitza, 0.2mm-tik 40mm-ra arteko lodierakoa
  • Aluminioa, 0.5mm-tik 20mm-ra arteko lodierakoa
  • Kobrea, 0.5mm-tik 10mm-ra arteko lodierakoa
  • Letoia, 0.5mm-tik 10mm-ra arteko lodierakoa
  • Brontzea, 0.5mm-tik 10 mm-ra arteko lodierakoa

Kalitateak

  • Karbono-altzairua: S235-S275-S355
  • Muga elastiko handiko altzairua
  • Higaduraren kontrako altzairua
  • Altzairu galvanizatua
  • Altzairu herdoilgaitz austenitikoa
  • Altzairu herdoilgaitz ferritikoa
  • Aluminioa
  • Kobrea
  • Letoia
  • Txapa magnetikoa
  • Brontzea

Honako neurrietakoak:

  • 2D laser-ebaketa, 4000x2500 arte
  • Hodi-ebaketa, D150 arte
  • Tolesketa, 4 metrora arte

Zalantzaren bat al duzu?
Hitz egin gurekin, eta argitzen lagunduko dizugu

Harremana